Skip to content

Ali Baba eta 40 lapurrak

ObradeTeatro_AliBabaylos40ladrones

Antzerkia: Ali Baba eta 40 lapurrak

Istorio hau ez da modaz pasatzen milaka aldiz kontatua izan arren. Osagai asko ditu erakargarri bihurtzeko. Guk, apur bat erakargarriagoa bihurtzen saiatzen gata, eta lortzen dugu. Hiru aktore eta 3×3 meteoro alfonbra bat nahikoa dira Persiako hiri bateko bazar handira, baso batera, lapurren kobazulora, Ali Babaren etxera eta historiak erakusten dituen beste lekuetara bidaiatzeko. Baita 20 pertsonaia baino gehiago ikusteko Borobil antzerki taldeak familiako publikoari Ali Baba eta 40 lapurrak antzezlanarekin umorez gozatzeko aukera eskaintzen die.

Estreinaldi data: 2012ko otsailaren 28a

  • Iraupena: 55 minutu
  • Publikoa: familiak, 5 urtetik gora
  • Textu adaptazioa: Nagore Aranburu, Asier Sota, Anartz Zuazua
  • Aktoreak: Anartz Zuazua, Asier Sota, Julen Vega
  • Jantziak: Mónica Cristofoleti, Nagore Dendariarena
  • Argiak: Carlos Salaberri
  • Musika: Ignacio Pérez Marín
  • Zuzendaritza: Anartz Zuazua

Ali Baba, Persiako egur biltzaile txiroa da. Egurra biltzen basoan dabilen batean, zarata izugarri batek beldurtuko du. Zuhaitz baten adarren artean ezkutatu eta 40 lapur ikusiko ditu mendian dagoen harkaitz erraldoi baten aurrean gelditzen.

Lapurren buruzagiak “ireki zaitez sesamo” esatearekin bat, kobazuloa ireki egingo da. 40 lapurrek ostutako urre zakuak kobazulo barruan utzi eta alde egindakoan, Ali Babak, harkaitzaren aurrean jarri eta buruzagiaren hitzak errepikatuko ditu. “Ireki zaitez sesamo”. Urrezko txanponez betetako ehundaka zaku daude kobazuloan. Ali Babak ez dio ordea aberastasunaren distirari burua nahasten utziko. Zuhurtziaz jokatu eta zaku gutxi batzuk hartzea erabakiko du. Lapurrek ez dezaten antzeman norbaitek kobazuloko sekretua jakin duela. Etxera iritsi eta zoriontsu bizitzeko moduan izango dira emaztea eta bera hortik aurrera.

Baina Ali Babaren anaiak, Kassimek, sekretua jakingo du. Eta honek, anaiari ezer esan gabe kobazuloan sartu eta zaku guztiak lapurtzen saiatuko da. Kassim harrapatu egingo dute, ordea, 40 lapurrek. Eta hortik aurrera, kobazuloko sekretua jakin duena atzematen saiatuko dira. Ali Babak, bere emazte eta lagunekin lapurren atzaparretatik ihes egitea izango du helburu. Lortuko al du?