Skip to content
01

Nortzuk gara?

Borobil Teatroa konpainia 2012. urtean jaio zen Anartz Zuazua aktore eta zuzendariaren eskutik.

William Layton eta Jackes Lecoq bezalako maisuekin trebatu ostean, teatro fisikoan eta inprobisazioan oinarritutako sorkuntza prozesua garatzen du. Metodologia horrekin istorio original eta garaikideak taularatzen ditu, umorez eta imajinazioz beteak. Batzuk familiei zuzenduak eta beste batzuk ikusle edo publiko helduari.

Urte hauetan ekoiztutako antzezlanak honakoak dira: Ali Baba eta 40 lapurrak, ON EGIN!, Jokoz kanpo, GU ez gaude bakarrik, Roman eta Julieta eta Hansel eta Gretel.

02

Borobil Teatroa Estudioa

Iparragirre kalea, 5 - 20001 Donostia

☎ 656 759 557
Zer da?

Borobil Teatroa Estudioa Donostiako Gros auzoan kokatutako antzerki estudio bat da. Bertan, haurrei, nerabeei eta helduei gure antzerkia ikusteko eta egiteko modua irakasteko eta transmititzeko ikastaroak eskaintzen ditugu.

Zer egiten dugu?

Pertsona bakoitzaren sormen gaitasuna aurkitzen dugu. Espazio hutsarekin lan egiten dugu, gorputza eta ahotsa lan tresna gisa landuz, espazio hori toki desberdinetan bihurtu eta egoera eta pertsonaia ugari sortzeko helburuarekin.

Ikastaroak

Borobil Teatroa Estudioan antzerki ikastaroak eskaintzen ditugu alde batetik eta beste arte diziplina batzuetako sortzaileekin antolatutako tailer praktikoak bestetik. Borobil Teatroa Estudioa topaketa gune bat da, non artea eta sorkuntza ikuspegi desberdinetatik ulertzeko sormen prozesua disekzionatzen degun, antzerkiaren bidez esperimentatu eta bakoitzak bere burua ezagutzeko.

03

Gure ikuskizunak

Antzokietan orain...

Narciso

Peru 11 urteko gaztea da. Bere urtebetetze festara inor etorri arte lagunak dituela uste du. Norbaitek bai. Maialen, bere bizilaguna. Betiko laguna. Egun horretan Peruk 12 urte beteko ditu. Egun horretan, gurasoek smartphone bat oparitu zioten. Eta egun horretatik aurrera bere bizitza aldatu egingo da.

Hansel eta Gretel

5 urtetik gorako haur eta gurasoak

Hansel eta Gretelen aita sukaldaria da. Bere jatetxeak arrakasta itzela dauka errezeta liburuak desagertzen diren arte. Inork ez du sukaldatzen asmatuko ordutik aurrera. Inor ez da gogoratzen nola egiten den. Mundu guztiak “Amonioburgesak” jango ditu. Harrigarriena da ordea, une horretatik aurrera umeak hasiko direla desagertzen.

Ali Baba eta 40 lapurrak

5 urtetik gorako haur eta gurasoak

Guztiok aski ezagun dugun istorioa, inoiz ez bezala kontatuta. Ali Baba, Persiako herri batean bizi den egur biltzaile txiroa da. Egurra biltzen basoan dabilen batean, zarata izugarri batek beldurtuko du. Zuhaitz baten adarren artean ezkutatu eta 40 lapur ikusiko ditu mendian dagoen harkaitz erraldoi baten aurrean gelditzen.

Jokoz kanpo

Helduak

Kirolean helburua irabaztea da, baina beti ez da garrantzitsuena.

Manuk eta Martinek futbol talde banaren ardura dute. Mutil kozkorrak entrenatzen dituzte, kirol miresgarri honek dituen balore guztiak eransteko asmotan. Manuk eta Martinek aspalditik ezagutzendute elkar. Manuk eta Martinek finala dute begien bistan. Eta finala irabazi egin nahi dute.

GU ez gaude bakarrik

5 urtetik gorako haur eta gurasoak

Gu ez gaude bakarrik gizakiak klima aldaketan duen influentziari buruzko fabula da.

Mundua kolorez eta animaliaz beteta dagoen leku eder bat da.

Gizakia naturaren parte bezala bere ingurunea errespetatu eta zainduko du baina momentu batean tximiniak eraikitzen hasiko da eta tximiniak dirua emango dute.

AGENDA
08

Gure Bloga

Hemen konpainiaren berri guztiak

ANTZERKI UDALEKU BOROBILAK

Antzerkia aitzaki, gure gorputza eta ahotsa instrumentu espresibo bezala erabiltzen ikasiko dugu.  Inguruan ditugun objetuei erabilpen artistikoa emango zaie istorio ikusgarriak kontatzeko. 2 aste mundial hauetan gure alde kreatiboari lehioak…