GORA TELOIA! ANTZERKI GIDA
juillet 10 @ 8:00 - juillet 11 @ 5:00
GORA TELOIA! ANTZERKI GIDA. Ikastetxeetan, gaztetxetan eta neska mutilen artean antzerkia egiteko gida
Ikastaroaren zuzendaria
Aizpea Goenaga Mendiola
Aktorea zuzendari eta antzerki idazlea
Azalpena
Ikastaro honen bidez Gora Teloia! Antzerki gida partekatu nahi dugu, ikastetxeetan edo neska mutilekin lanean ari diren irakasle edo monitoreei antzerkia erabiltzeko tresnak eskaini nahi dizkiegu, antzerkia modu baikor eta baliogarrian egin ahal dezaten.
Sorkuntza geroz eta garrantzitsuagoa den garai hauetan, antzerki eta hezkuntza alorrean eskarmentua dutenen eskutik haien esperientziak partekatu nahi ditugu oso modu praktikoan.
Besteak beste, honako gai hauek izango ditugu gogoan:
- Antzerkiaren garrantzia gorputzaren, ahozkotasunaren eta emozioen adierazpena garatuz
- Antzerkiaren garrantzia hizkuntza lantzerakoan, sorkuntzan, baloreen lanketan, inklusioan, elkar-lanean,…
- Literatura dramatikoa genero literarioa da. Irakurketa sustatzea
- Nola prestatu urte osoko lana: nondik hasi eta nola iritsi jarri den helbururaino, bidean galdu gabe.
- Nola landu antzerki mota ezberdinak: zirkoa, pailazoa, mimoa, testu antzerkia, esketxak, txotxongiloak…
- Antzerkia jende aurrean egitearen garrantzia. Balorean jarri antzerkiaren garrantzia: pertsonala, kideen artekoa eta soziala
- Sormena garatzeko tresnak eskaini. Irudimena landu.
- Talde lana egiteko, inklusiorako, baloreak lantzeko, gatazkak bideratzeko… antzerkiaren inguruko tresnak nola erabili
- Antzerkiaren inguruko lanbideak: dekoratua, jantziak, argiztapena, ekoizpena, musika, zuzendaritza, etab. Garrantzia eman eta landu
Ariketak eta jolasez gain, antzezlan bat zutik jartzen laguntzeko tresnak eskainiko ditugu eta hori egin ahal izateko urratsak landuko dira.
Eta antzerkia gutxiesten duten topikoak hautsi!
Helburuak
Antzerkiaren bidez sorkuntza garatzea.
Antzerkia adierazbide gisa lantzeko: gorputza, ahotsa, hizkuntza, harremanak, emozioak… landuz.
Antzerkia haur eta gazteen artean indartzeko, ikastetxeetan antzerkia sendotzeko eta kurrikulumean txertatzeko, horren sustatzaile izango diren irakasle edo monitoreei tresnak eskaintzea da ikastaro honen helburu nagusia.
Antzerkiari beldurra galtzea, eskaini ditzakeen aukerak ezagutaraztea, eta era berean, antzerkia oso « kontu serioa » dela jabetzea.
Materialak, ariketak, jolasak, etab. partekatu eta material horiek errealitate edo behar bakoitzera egokitzeko baliabideak eskaini nahi ditugu.
Jarduera nori zuzenduta
- Alumnado universitario
- Estudiantes no universitarios
- Profesorado
- Profesionales
- monitor@s de teatro o aficionad@s al teatro
Metodologia
Este Curso de Verano se desarrollará mediante dinámicas participativas para generar aportaciones y reflexiones de las y los asistentes.