Narzis


Narzis

Peru 11 urteko gaztea da. Uste du lagunak dituela, baina inor ez da bere urtebetetze festara etortzen. Beno, norbait bai. Maialen, bere bizilaguna. Betiko laguna. Egun horretan Peru 12 urte betetzen ditu. Egun horretan gurasoek Smartphone bat oparitu diote. Eta egun horretatik aurrera bere bizitza aldatu egiten da. Mundu berri bat aurkitzen du. Mundu birtual bat. Mundu horretan beste pertsona bat izan daitekeela konturatzen da, izena aldatu dezakeela. 


Historia eskolan irakasleak greziar mitoei buruz kontatutakoa gogoratu du, eta Narziso izatea erabaki du. Izen horrekin bizitza berri bat asmatzen du. Selfoak ezagutzen ditu, eta haiek erakutsiko diote nola jokatu behar duten bizitza berri horretan arrakasta izateko. Jarraitzale asko lortzen ditu. Likek ere bai. Oso ezagun bihurtzen da.


Peru egun osoa pantailaren aurrean pasatzen du, bizitza birtualean gertatzen dena bizitza errealean gertatzen dena baino garrantzitsuagoa iruditzen zaio. Bere benetako lagunak ez du orain garrantzirik. Orain lagun asko ditu. Amak ezin du gehiago egoera hau jasan eta astebetez mugikorrik gabe zigortuko du. Aste batean lagun berriek ez dute jada berarekin gogoratzen. Ez da ezaguna izaten jarraitzen. Ez du jarraitzaile gehiago lortzen. Mugikorra lortu behar du. Orain arte inork egin ez duen zerbait eginez galdutako ospea berreskuratu behar du. Bizitza birtualaren eta errealaren artean aukeratu behar duen zerbait. 


Narzis@  2022ko urtarrilaren 2an estreinatu zen, Baztartxo de Azkoitia (Gipuzkoa).


<< Ikuskizun gehiago