Skip to content

Jokoz Kanpo

Teatro_FueradeJuego

Antzezlana: Jokoz Kanpo

Futbolak horrelako ikuskizun bat merezi zuen, irribarre batekin kontatua. Antzerki zelaiak partida historikoa behar zuen, barrutik kontatuta.

Estreinaldi data: 2015ko martxoaren 1a

  • Egileak: Mikel Pagadizabal, Nagore Aranburu, Anartz Zuazua
  • Aktoreak: Joseba Apaolaza, Asier Hormaza, Asier Sota
  • Musika: Ignacio Pérez Marin
  • Jantziak: Nagore Dendariarena
  • Ezenografia: Josean Pérez, Iñaki Iriondo
  • Argi diseinua: Carlos Salaberri
  • Zuzendaritza: Anartz Zuazua

“Futbola haundia da, miresgarria. Futbolari esker ikasten dugu talde lana zeinen garrantzitsua den, ausardia eta umildadearen arteko orekaz, galtzen nola ikasi…” Ikaragarria ze pasio pizten dituen, eta aldi berean ze frustazio sortzen duen. Futbolak milaka pertsona aldi berean hunki edo hondora daitezen lortzen du. Itxuraz normala, orekatua eta lasaia den pertsona segundo batzuetan basati bihurtzea ahalbidetzen du. Manuk eta Martinek aspalditik ezagutzen dute elkar. Manuk eta Martinek finala dute begien bistan. Eta finala irabazi egin nahi dute. Garaipena dute nor direla frogatzeko modu bakarra, bizitzan jokoz kanpo ez daudela erakusteko aukera bakarra.