Skip to content

Borobil Teatroa Konpainia

Borobil Teatroa

Borobil Teatroa konpainia 2012. urtean jaio zen Anartz Zuazua aktore eta zuzendariaren eskutik. William Layton eta Jackes Lecoq bezalako maisuekin trebatu ostean, teatro fisikoan eta inprobisazioan oinarritutako sorkuntza prozesua garatzen du. Metodologia horrekin istorio original eta garaikideak taularatzen ditu, umorez eta imajinazioz beteak. Batzuk familiei zuzenduak eta beste batzuk ikusle edo publiko helduari.

2012. urtean Ali Baba eta 40 lapurrak antzezlanarekin estreinatu ginen gizonezkoen interpretazio onenari Feten 2015 saria irabaziz. Urte horretan ere, Jokoz Kanpo aurkeztu genuen, futbolaren munduari buruzko satira bat, helduei zuzendutako gure lehen lana. 2016ko urrian Gu, ez gaude bakarrik taularatu genuen, klima aldaketari buruz hitz egiten duen eta familiei zuzenduta dagoen antzezlana. 2018an, Crowdfounding kanpaina bati esker, eta honetan lagundu ziguten guztiei esker, Roman eta Julieta abian jartzea lortu genuen. Shakespeareren ezinezko maitasun istorioan oinarrituta, normaltasunetik kanpo dagoen oro onartzeko ditugun aurreiritziez hitz egiten du. Maitasunaz, “tokatzen ez duen garai batetan”, kasu honetan. 2019an, Hansel eta Gretel aurkeztu genuen Grimm anaien klasikoaren bertsio dibertigarri bat.

Borobil Teatroa antzerkia ikusle berriengana eramateko helburarekin jaio zen. Kultura sustatu, antzerkiarekiko maitasuna partekatu eta transmititu. Antzinako arte honi diogun maitasuna kalitatezko ikuskizunekin eta umore dosi handiekin zabaldu nahi dugu.