Skip to content

Ali Baba eta 40 Lapurrak Ponferradan

Duela gutxi Bergidum antzokiko oholtzara berriro itzultzeko aukera izan genuen Ali Baba eta 40 lapurrak antzezlanarekin. Lan hau dagoeneko 8 urtez eszenan egon bada ere, Ponferradan aurkezten genuen lehen aldia zen eta, gainera, 8 hilabeteko pandemiaren ondoren, guretzat berriz estreinatzea bezalakoa izan zen.

Ali Baba eta 40 lapurrak denok ezagutzen dugun istorio bat da, baina ohiz kanpoko proposamen eszeniko baten bidez irudikatzen dugu. 3 aktore, alfonbra bat eta ikuslearen irudimenaren bitartez istorioa garatzen den leku guztietara bidaiatzen dugu, Pertsiako bazar bat bisitatuz edo parte hartzen duren pertsonai desberdinak ezagutuz. Hau guztia gainera, haurrak zein helduak dibertitzen dituen umore puntu polit batekin.

Horrek guztiak lan berezia bihurtzen du, magia berezi batekin. Eszenatoki bakoitzean gauza desberdinak gertatzen dira eta ikusleak modu oso berezian elkarreragiten du, 50 minutuz errealitatea ahaztuz gainera. Hori da hain zuzen ere, antzerkiaren magia, hain beharrezkoa momentu korapilatsu eta atipiko hauetan.

Hemendik eskerrak eman nahi dizkiegu jendea antzokira ekartzeko apustua egiten jarraitzen duten programatzaileei, eta antzerkiaren alde egiten duten ikusleei. Eskerrik asko, beraz, Bergidum antzokiko programatzaileei eta gu ikustera eta gurekin ondo pasatzera etorri ziren ikusle guztiei. Ilusio handiz bizi dugu jendea gu ikustera etortzen jarraitzen duela ikusteak eta haiei gozamena eskaini ahal izateko aukera izatea.

Antzerkia segurua da, kultura segurua da eta artea eta kulturarekin imajinatzen, dibertitzen eta gozatzen jarraitu behar dugu.

Hemen duzue María de Miguelek 8 Magazine Bierzo programarako egin zigun elkarrizketa.