Skip to content

Borobil Teatroa Estudioa

Azken hilabeteetan prestatzen egon garen proiektu baten berri eman nahi dizuegu, Borobil Teatroa Estudioa. Antzerki ikastaroak eskeiniko dituen espazio berri bat da. Donostiako Iparragirre 5 kalean kokatuta, heldu zein haurrentzako antzerki klaseak eskeiniko dituen gune berri bat.

Borobil Teatroa Estudioa interpretazioa balioesteko eta antzerkia ulertzeko eta bizitzeko duten modua partekatzeko lekua izan nahi du. Esperimentatzeko, ondo pasatzeko eta jolasteko gogoa berreskuratzeko gune bat jarri nahi degu jendearen eskura. Txikien kasuan, esploratu, elkar ezagutu eta beste hizkuntza bat ikasten edo praktikatzen duten bitartean ondo pasatzeko aukera eskaintzen du.

Espiritu publiko argi bat duen ekimen pribatu bat da. Gure helburua antzerkia honkein harremanik ez duten pertsonei gerturatu eta bizitza ikusteko beste modu bat deskubritzea da alde batetik, eta ezagutzen dutenei ezinbesteko topaketa eskaintzea bestetik.

Borobil Teatroa Estudioak bi jarduera ildo izango ditu: irakaskuntza eta erakusketa. Lehenengoak sorkuntzarako denbora emango du. Bigarrenak bizia emango dio auzoari. Liburu dendak, arte galeriak eta kultura etxea inplikatuko ditugu kolaborazioak egiteko. Tailerrak sortuko ditugu artearekin erlazionatutako eragile ezberdinekin: margolariak, eskultoreak, musikariak, koreografoak, idazleak, poetak… Antzerki pieza bat sortuko dugu koadro batetik, doinu batetik, mugimendu batetik, olerki batetik … Arteari buruzko jakin-mina sortu nahi dugu “Happening” edo kaleko antzerkien bitartez, horrela, auzoa denei irekitako kultur leiho bihurtuz.