Skip to content

“Crowdfunding” kanpainia

Román eta Julieta antzezlana Meta! Kultura 2018 Crowdfunding kanpainatik jasotako laguntzari esker taularatu zen.

Meta! Kultura Gipuzkoan kokatutako eragileen kultur proiektuak eta ekimen berritzaileak sustatzen dituen deialdia da. Gizarte zibilak eta Foru Aldundiko Kultura, Turismo, Gazteria eta Kirol Sailaren jarduera ildoen barruan aurreikusitako kultur jarduerak finantzatzea du helburu.

Roman eta Julieta antzezlana 2018ko deialdiko crowdfunding kanpainan parte hartzeko aukeratutako 15 proiektuetako bat izan zen. Borobil Teatroak abentura honi ekin zion Roman eta Julieta bezalako proiektu kulturala aurrera eramateko finantzazioa lortzeko. Honek, aurreiritziez eta normatik kanpo dagoen guztia onartzeko ditugun arazoez hitz egiten du.

Goteo Fundazioaren bidez, eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren diru laguntzari esker, “Matchfunding” kanpaina abiarazi genuen 2018rako azaroaren 17an antzezlana estreinatzeko beharrezko baliabideak lortuz. Kanpaina honetan zehar laguntza eman ziguten mezenas guztiei esker, antzezlana errealitate bihurtu zen eta behin oholtzara igota, arrakasta handia izan du.

Eskerrik asko beste behin hemendik haiei guztiei.