Saltar al contenido

Artxipelagoa Podcast: Anartz Zuazua ejerce de actor y director de actor y actrices

ISTORIOA

Etorkizun hurbilean, kontinenteen zati handi bat urpean geratu da, tartean Europaren gehiengoa. Klima beroketak eta Poloen bat-bateko urtze lasterrak itsasoaren maila kolpera igotzea eragin dute hondamendia eta nahasmendua sortuz.

Tsunami moduko igoera honek ez du soilik herrialde osoak urpean geratzea eragin, baizik eta domino-efektu bizkor batean, telekomunikazioak, nekazaritza edota energia produkzioa ezabatu ditu. Bizirik irautea lortu dutenek baliabide urriko eszenategi berri eta zatitu batean mugitu behar dute.

Urpean geratu den mundu berri honetan, hiri-estatu gisa elkartu dira ur gainean geratu diren gune bakanak. Haien artean, Euskal Artxipielagoa. Aliantza berriek, ordea, arrisku zaharrak ekarriko dituzte berriz azalera.

NIZAR

ANARTZ ZUAZUA

Jareren laguna, bera baino gazteagoa. Euskal Artxipelagoan jaio zen arren, bere gurasoak hiltzean aiton-amonengana joan zen Marrakechera. Orain berriz ere Euskal Artxipielagora itzultzea erabaki du. Askok Ipar Afrikako Ligaren espioitzat dauka, baina Jarek kariñoa hartu dio Nizarri. Trebea da itsasuntziak gidatzen eta Jareri burdin bila laguntzen dio.